XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lubaki Bandaren agurra

Itxaropen eta indar handiz sortu zen duela bi urte Lubaki Banda.

Gazte laguntalde bat elkartu zen euskal literatura surpertzeko, indartzeko eta ildo berriak ereiteko.

Orain desegitea erabaki dute.

Agian, euskal literaturak azken hamarkadako talderik ezagunena galdu du.

Partaideen artean, oso ezagunak egin dira gure artean zenbait, hala nola, Harkaitz Cano, iadanik zenbait sari ere eskuratu dituena.

Ezin esan, urte hauetan emandako emaitza urria izan denik.

Euskal Idazleen Elkarteak tako moduko egutegi bat eman du argitara, datorren urterako.

Lubaki Bandako hamahiru lagunek egin dute: Asier Serrano, Harkaitz Cano, Ander Izagirre, Xabier Aldai, Xabier Ganzarain, Lierni Ibargutxi, Garikoitz Berasaluze, Iñigo Iruretagoiena, Ibon Iribarren, Arantza Hirigoien, Josu Goikoetxea, Mikel Reparaz eta Manex Mujika.

Harkaitz Canok egutegiaren aurkezpenean esan zuenez, taldeak, bere bi urteko bizitzan zehar, hiru aldizkari plazaratu ditu Susa argitaletxearen bidez eta maketa bat ere bai, baina inportanteena, bere ustetan, jendaurreko literatur emanaldiak izan dira.

Berrogei bat saio egin ditugu hainbat toki ezberdinetan eta hasieran guk uste baino interes gehiago piztu dugu.

Halere, tamalgarria, hobe ustez, hartu duten azken erabakia.

Taldea desegitea, baina ez nolanahi.

Harkaitzek berak esan zuenez, baliteke aurrerantzean berriz ere elkartzea lan puntualen bat egiteko:

Egutegi hau gure testamentu probisionala da.